26 janvier 2010

Elgar Oinka

En français plus bas...

1970an, hirurogei urte inguruko gizon bat Hazparnera jiten da bizitzera, Jesus LUISA ESNAOLA. Sortzez Renteriakoa, exiliatua zen euskal gobernuak sortu zuen ERRESOINKA taldearen koregrafoa izan zen, Euskal Herriaren enbasadorea izan zedin munduan zehar 1939 arte.

Euskal Herrira itzuli aintzin, Mexikan bizi izana da, eta Parisen, 60 urteetan.

Ikusgarria_22_juillet_2008_020

Zazpi herrialdeetako dantzen ezagutza haundia eta sorkuntzak proposatzeko gogoarekin sortu zuen ELGAR OINKA.

Egitasmo horrekin, euskal dantzaren adierazteko molde berri bat xekatzen du : ideia hori segituz ditu egokituko, kantu xahar batzuen aireak oinarritzat hartuz, (« Xarmegarria », « Ezkon Gaietan » edo « Urrundik »), urrats biziki zaharrak, eta hola sortuko errepertorio berezi bat Hazparnerendako.

ELGAR OINKA taldea beti hor bada gaur egun, ARREGI jaunari zor diogu : Jesus LUISA DE ESNAOLA zendu zenean, Koxemari Arregik, haren txistulari eta Erresoinka taldeko dantzariak, segida hartu baitzuen.

Berekin, taldea aldatuko da 8 gizon sartuko baitira 1975 goiti, lehen neskak bakarrik baitziren. Usaiazko dantza errepertorio bat muntatuko dute.

Gaur egun, taldea ehun bat gaztek osatzen dute, eta 15 kidez osatutako heldu talde bat. Ikusgarri aberats eta ezberdinak aurkezteko gai da, ohizko motakoak edo modernoagoak, kalitate eta egiazkotasunari kasu emanez.


En 1970 s’installe à Hasparren un personnage d’une soixantaine d’années qui répond du nom Jesus LUISA ESNAOLA. Originaire de Renteria, il a été le directeur chorégraphique du groupe ERESOINKA fondé par le gouvernement basque en exil, afin d’être l’ambassadeur du Pays Basque dans le monde jusqu’en 1939.

Avant son retour au pays basque, il a vécu au Mexique, puis a Paris dans les années 60.

Éminent spécialiste des danses basques des sept provinces, sa volonté intacte de création l’incite à fonder le groupe ELGAR OINKA.

Par ce projet, il recherche en effet un nouveau mode d’expression dans la danse basque : c’est ainsi qu’il adapte, sur de vieilles chansons, telles « Xarmegarria », « Ezkon Gaietan » ou « Urrundik », des pas de très anciennes danses et s’attache à créer un répertoire spécifique à Hazparne.

Si le groupe ELGAR OINKA existe toujours actuellement, c’est essentiellement grâce à Monsieur ARREGI. En effet, suite au décès de Jesus LUISA DE ESNAOLA, son txistulari Koxemari Arregi, ancien danseur du groupe ERESOINKA prend le relais.

Sous son influence, le groupe deviendra mixte avec l’arrivée dès 1975 de 8 danseurs et une répertoire traditionnel est mis en place.

Aujourd’hui, le groupe est composé d’une centaine de jeunes danseurs et d’une section dulte de 15 membres, il et à même de présenter des spectacles riches et variés, à caractère traditionnel ou plus moderne avec un souci constant de qualité et d’authenticité.

Posté par elgar oinka à 11:28 - - Commentaires [0] - Permalien [#]


Commentaires sur Elgar Oinka

Nouveau commentaire