26 janvier 2010
Elgar Oinka
En français plus bas...
1970an, hirurogei urte inguruko gizon bat Hazparnera jiten da bizitzera, Jesus LUISA ESNAOLA. Sortzez Renteriakoa, exiliatua zen euskal gobernuak sortu zuen ERRESOINKA taldearen koregrafoa izan zen, Euskal Herriaren enbasadorea izan zedin munduan zehar 1939 arte.
Euskal Herrira itzuli aintzin, Mexikan bizi izana da, eta Parisen, 60 urteetan.
Zazpi herrialdeetako dantzen ezagutza haundia eta sorkuntzak proposatzeko gogoarekin sortu zuen ELGAR OINKA.
Egitasmo horrekin, euskal dantzaren adierazteko molde berri bat xekatzen du : ideia hori segituz ditu egokituko, kantu xahar batzuen aireak oinarritzat hartuz, (« Xarmegarria », « Ezkon Gaietan » edo « Urrundik »), urrats biziki zaharrak, eta hola sortuko errepertorio berezi bat Hazparnerendako.
ELGAR OINKA taldea beti hor bada gaur egun, ARREGI jaunari zor diogu : Jesus LUISA DE ESNAOLA zendu zenean, Koxemari Arregik, haren txistulari eta Erresoinka taldeko dantzariak, segida hartu baitzuen.
Berekin, taldea aldatuko da 8 gizon sartuko baitira 1975 goiti, lehen neskak bakarrik baitziren. Usaiazko dantza errepertorio bat muntatuko dute.
Gaur egun, taldea ehun bat gaztek osatzen dute, eta 15 kidez osatutako heldu talde bat. Ikusgarri aberats eta ezberdinak aurkezteko gai da, ohizko motakoak edo modernoagoak, kalitate eta egiazkotasunari kasu emanez.
En 1970 s’installe à Hasparren un personnage d’une soixantaine d’années qui répond du nom Jesus LUISA ESNAOLA. Originaire de Renteria, il a été le directeur chorégraphique du groupe ERESOINKA fondé par le gouvernement basque en exil, afin d’être l’ambassadeur du Pays Basque dans le monde jusqu’en 1939.
Avant son retour au pays basque, il a vécu au Mexique, puis a Paris dans les années 60.
Éminent spécialiste des danses basques des sept provinces, sa volonté intacte de création l’incite à fonder le groupe ELGAR OINKA.
Par ce projet, il recherche en effet un nouveau mode d’expression dans la danse basque : c’est ainsi qu’il adapte, sur de vieilles chansons, telles « Xarmegarria », « Ezkon Gaietan » ou « Urrundik », des pas de très anciennes danses et s’attache à créer un répertoire spécifique à Hazparne.
Si le groupe ELGAR OINKA existe toujours actuellement, c’est essentiellement grâce à Monsieur ARREGI. En effet, suite au décès de Jesus LUISA DE ESNAOLA, son txistulari Koxemari Arregi, ancien danseur du groupe ERESOINKA prend le relais.
Sous son influence, le groupe deviendra mixte avec l’arrivée dès 1975 de 8 danseurs et une répertoire traditionnel est mis en place.
Aujourd’hui, le groupe est composé d’une centaine de jeunes danseurs et d’une section dulte de 15 membres, il et à même de présenter des spectacles riches et variés, à caractère traditionnel ou plus moderne avec un souci constant de qualité et d’authenticité.
Gure dantzak / Notre répertoire
Notre répertoire est composé de / Gure dantzak:
XEMEIN : rythme en 5 temps, unique dans le monde de la musique / 5 denbora dituen erritmoa, berezia musikaren munduan
TAMBORRADA de Saint Sébastien/ (Donostiakoa)
INUDEAK : hommage aux nurses qui ont bercé toute une génération / belaunaldiak hazi dituzten haurzaineri omenaldia
LAPURDIKO FANDANGOA :danse mixte à plusieurs figures / mutil eta neska dantza, itxura desberdinekin
AGUR XIBERUA : création qui rend hommage à la province de Soule / Xiberuaren omenez egina izan den sorkuntza
ZAZPI ITSUSKERIAK : création, danse humoristique / sorkuntza, irri egiteko dantza
GERONIMO
DEMANTIBULES : création récente de pas basques sur musique moderne /
sorkuntza berria, euskal urratsak musika elektroniko baten gainean.
SPEIZ BANAKO : création à partir d’une danse existante de garçons / mutiko dantza baten gainean oinarritua den arramoldatzea
…et d’autres danses traditionnelles / …eta beste usaiazko dantza batzu.
Adhésion à l’association / Elkartean sartzeko urte baten prezioa:
1 enfant /Haur bat = 55 euros
2 enfants / Bi haur = 70 euros
Les horaires de cours seront précisées lors du forum / Ordutegiak urte hastapenako elkarteen bilkuran zehaztuak izanen dira.
27 juillet 2008
Bulegoa / Bureau
Lehendakarisa / Présidente : Sallaberry Pascale 06 89 73 13 78
Idazkarisa / Secrétaire : Duhalde Maialen 06 82 48 59 49
Diruzaina / Trésorier : Duguine Ximun 06 73 83 33 34
26 janvier 2008
Joxemari Arregirekin 1972ko elgarrizketa bat.
HAZPARNEKO "Elgar Oinkari"
Euskal dantzen bide berri bat?
Gaurko onetan
Donostian, parte zaharrean izan naiz. Donostian eta euskal giroan ain ezaguna
den Joxemari Arregiren etxean solasaldi eder bat egin dut. Gizon au dugu, ain
zuzen, Lapurdiko Hazparneko dantza taldearen zuzendari. Eldu den igandean,
Urriak 29, eguardian, izan ere, Victoria Eugenia antzokian jalaldi bat eskeniko
digu. Jaialdi nori aitzakitzat arturik, euskal dantzaz luze mintzatu dugu. Bere
iritziak zenbaitek onartu eta beste zenbaitek baztertuko ditu baina
interesgarriak ez direnik neork ez du esango. Ni aalik eta egokien azaltzen
arduratuko naiz nere iritzirik ezertarako eman gabe. Iritzien zuurtasunez irakurleak epaituko du.
Egilea
D. UNANUE
Komunikabidea
Argia
Mota
Elkarrizketa
Data
1972/10/29
-Elgar Oinkari» taldea noiz eta nola
sortua izan zen?
-Dantza talde berala ez da oso zaharra eta gutxiagorik ere. Talde au duala bi
urte sortu zen. Jesus Luisa Esnaola izan genduen sortzaile eta egile berezia.
-Jesus Luisa Esnaolaren izena behin eta bitan entzun arren, bere berri andirik
ez dakit...
-Gizon au jatorriz Erroterikoa zen, naiz gero gada sortu arte beintzat Donostia
bizi izan. Bera izan zen Bizkaiko ezpatadantzari batasuna eman ziona. Erbestean
gudaz gero sortu zen "Eresoinka" taldeko dantzarien buru ere bera
izan zen. Dantzari ona, erakustaile egokia eta euskal giroa dantzarien artean
supertzen apartekoa zen.
-Dantza grina, barnean, jaiotzatik zeraman orietakoa beraz
-Begira, gizon onek beharrak ala agindu eta Mexicon bizi izan zen baina bere
azken egunak bere lurrean igaro nairik itzuli zanean Ipar Euskalerria beste
asmorik ez zuen dantza talde bat osatu baizik. Gaztetan lan egin zuen alorrean
berriro lan egin nai zuen, eta egin eraegin zuen. Hazparnen neska talde bat soru
aal izan zuen, eldu den igandean dantzatuko duen taldea. Bera ez dugu gure
artean izango. Zoritxarrez, duela gutxi, eriotzak beste mundurako arrapatu
zigun.
-Alaz ere zuek aurrera jarraitzen duzue. Baina gaiari jarraituz zuen taldeak
zer berezitasun du? Lapurdiko dantzak dantzatzen dituzute ala...
-Galdera oni erantzuteko irrikitzen nengoen. Beste dantza talde folklorikoen
gizasoak ez gara gu.Gu ez gara talde folkloriko bat. Guk ez dugu lehengo euskal
dantzarik dantzatzen.
-Zure erantzunak arriturik uzten nau...
-Ara, guk ezditugu ez Gipuzkoako, ez Lapurdiko eta ez Euskalerriko beste inungo
dantzarik dantzatzen. Talde folklorikoa ez ginela orregatik nion. Guk dantza
berriak sortu ditugu.
-Onela jokatzean beste taldeen jokabidea kritikatzen duzuela dirudi...
-Ez eta gutxiagorik ere. Beste taldeek egiten dutena egokitzat baharrik ez,
beharrezkotzat jotzen dugu. Leengo dantza zaarrak gorde eta indartu egin bear
dira. Dantza zaar asko dago gainera erdi galdurik Euskalerriko bazteretan.
Dantza oriek jaso eta dantzatuko egin bear dira. Talde folklorikoak zen bat eta
uguariago eta obe.
-Zuek sortu dituzuen dantzak euskaldunak al dira...
-Ezpairik gabe. Guk ez dugu ortan dudarik. Gure iturria, izan ere dantza
zaerretan dugu. Dantza zaarrak dira gure dantzen oinarri. Dantza oriek dituzten
pausoez baliatuz egiten dugu guk gure dantza berria. Leengo dantzen muina
bilatuz eta jasoez dantza berria moldatzen dugu, expresio berria ematen diogu.
Euskal sustralari jarrai tuz ari gara beraz lanean.
-Dantza bakoitzak bere asmo edo elburua izango duba...
-Bai, ori da. Asmo ori abestiak adierazten digu. Abestia esatean musika
bakarrik ez, musika eta itzak, biat bat esan nahi da. Izan ere guz erriak
abesten dituen abestiak artu ditugu gure dantzen oina rritzat.
-Zer nolako abesti...?
-Denok ezagutzen ditugun abestiak: Goizian goizik jeiki ninzundun. Txoritua
norat hua, Iruten ari nuzu; Txarmagarria; Donostiako iru damatxo t.a...
-Erriak abesten dituen abestiak zuek, beraz, dantza mailan azaltzen dituzue?
-Bai ala da baina guretzat dantzak etá abestiak bat egin dan joan bear dute.
Esan nai da, dantzatu bakarrik ez, abestu ere egiten dugulua. Baina ez du koru
batek abesten. Denok abesten dugu. Denok abesten dugula esatean ikusle eta
dantzari esan nai da. Denak parte artu bear dute. Erriak abeste, erriak parte artu bear du.
Turistentzat ez dugu dantzatzen.
-Zuen egiten duzutena ez da ikuskizun edo espektakulo bat bakarrik.
-Gure jalaldia ikuskizun soila izaterik ez genduke nai. Ikuskizun bat bada. Ori
ez dago uketzerik. Ikuskizuna gaindu egin bear da ordea. Ikuslea egile biur nai
genduke. Ikusleak abestu eginbear du. Jaialdian barnean sarturik, berak ere
bere sentimendua azaldu egin bear du. Euskal giroan murgilduz arnas berrituta
atera bear du jaialditik.
-Zerk du orduan garrantzi andiagoa, abestiak ala dantzak?
-Ez dakit zer erantzun, biak ain loturik eta josirik ikusten ditut... Guk
pertsona osoa nahi genduke trantzean jarri. Orduan dantzaz, musikaz eta
gorputzaren expresioz baliatzen gara. Orain arte dantzatu bakarrik egiten zen.
Gure artean, gorputzak ez zuen expresiorik. Guk sortu ditugun dantza auetan
sinu eta irteen bidez gorputz oosari parte ar erazi nai diogu.
-Zer arrera izan duzue orain arte?
-Oso kontentu gara. Erriak oso ondo erantzun du. Lapurdi eta Behe-Nafarroan
ibili gara batipat. Eta egia esan erriak oso ederki parte artu du. -skoz
zallagoa zen, aurtengo udaran Munichen alemandarrei parte artu eraztea. Alaz
ere Bavierako jendeak asko maitatu zuen dantzak. Experientzia ori oso ona eta interesgarria
izan zen. Datorren udaran Beljika aldera joateko indar berriak ematen dizkigu.
-Galdera xelebrea da, baina zergatik zatozte Donostiara?
-Bi arrazoi ditugu Donostiara etortzeko. Bat, Donostian euskal dantzez dakien
jende asko da. Jende orren iritzia artzara gatoz. Beste modu batetara esateko,
examin bat pasatzera gatoz. Donostian onartzen bagaitue Euskal-Erria guzian
onartuko gaituzte. Bigarrena, Jesus Luisa Esnaolari omenaldi bat egin nahi
diogulako da. Bere gogoa talde onek Donostian dantzatzea zelarik, bere gogoa
bete nai izan dugu.
-Donostirako dantza berezirik ba al duzute?
-Bai, badugu zerbait berezia Donostirako. Sarriegi jaunaren Inudiak eta
Tanborradako musikaz baliatuz dantza batzuk moldatu ditugu. Dantza oriek
Donostiarren artean zer arrera izango duten jakiteko irrikitzen nago. Baina ori
datorren jaian ikusiko dugu.
-Gerora begira, zuen lan onek irteerarik ba al du?
-Gauza bat argi eta garbi esan bearra dago. Gu egiten arigarena asiera bat
besterik ez da. Gu bideak urratzen asi gara. Irteera bezala berriz nik oos
andia ikusten dut. Orain hadira abesti berri asko. Abesti oriez baliatuz dantza
asko eta asko egin daiteke. Dantza batzuk onak izango dira, besteak txarrak.
Baina piskan piskana gauzak tajutzen joango dira. Ori arriak esango du.
-Zure experientzia beste taldeetara ere zabaldu nai zendukeela dirudi.
-Orixe baietz. Guk ez dugu gure baitan ezer gorde nahi. Daukaguna besteei
emateko prest gaude. Gu baino modu geiago, erreztasun eta abilidade geiago
dutenak izango dira eta oriengana zabaldu nahi genduke. Beste taldeek bide orri
eltzen diotela ikustea izango litzake guretzak pozik andiena.
-Bide orri eldu nahi dienei zer eskatuko zenieke?
-Euskal biotza leenik eta bigarren. Gero euskal dantzak ondo mederatu. Euskal
dantzen berri ondo jakin. Azkenik teknikaz ondo jantziak izan. Iru gauza auek
elkarturik izan bear dute. Bestela jai dago.
Ontan bukatu genduen gure solasaldia. Datorren jaian, Urriak 29, eguardian
Victoria Eugenian egingo den jaialdiak zerbait berririk ekarriko diguen
jakiteko minez gelditu naiz. Euskal dantza beriak sortzea izan ere ez da
txantxetako gauza. Dena den, eztabaidak ugari izango
dira...






